Gorbeialdeko Kuadrillak “Enpresa eta zerbitzuen gida” hau egin du, alde batetik, gure eskualdean dugun jarduera ekonomikoa eta lanean ari diren zerbitzu guztiak dokumentu bakarrean jasotzeko, eta, beste alde batetik, gure kuadrillan dugun jardueren eta zerbitzuen eskaintza osoa herritarren eta hala nahi duen beste edonoren eskura jartzeko.
Badakigu zaila izaten dela era honetako gidak eguneratuta izatea. Horregatik, dokumentu hau bizia eta erabilgarria izan dadin, bertan agertzeko interesa duzuen guztiei, gidan oker dagoen daturen bat aurkitzen baduzue, guri jakinarazteko (ekonomia@gorbeialdea.eus / 945 430 167).
Gida esparruka banatu dugu, bilaketa errazagoa izan dadin. Gainera, bilatzailea edo zerbitzu zerrenda zeun eskuetan daukazue:
Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren prozesukoa: A1 eta A2 TALDEAK
Bigarren Ingurumen Buletina argitaratu da!
Lehen buletinak oso harrera positiboa izan ondoren, Gorbeialdeko Kuadrillako bigarren ingurumen buletina argitaratu dugu....
GORBEIALDEKO BERTSO-ABENTURA, apirilaren 4tik 6ra Espejon
Gorbeialdeko 2010 eta 2013 urteen artean jaiotako gaztetxoek oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguru...