Bere ezaugarri bereziak kontuan izanda, inguru horren estilo propioa finkatu da Koartangon hasi eta Zigoitiaraino . Eraikin erromanikoak edota ezaugarri erromanikoak dituzten eraikinak udalerri osotik daude sakabanatuta, aipagarrienak Zestafe, Ondategi eta Gopegi direlarik.
Zestafe izeneko herrian dira eskualde osoan diren ondare erromaniko ederrenetako bi: San Nikolas parrokia XIII. mendekoa da eta ikonografia anitzeko dekorazio erromaniko oparoa eskaintzen digu teilatu-hegalen habeburuetan eta atarian eta bao edota kofaduretan. Taila mariana oso interesgarri bat ere bertan da. Berau "Andra Mari" tankerakoa eta XIII. mendekoa da.
Gorostizako San Pedro baseliza, oraintsu konponduta dagoena, eskualde osoko eraikin erlijioso zaharrena dugu. Hilobi aurreerromaniko batzuk ere baditu, eta garai bereko ereliebe batzuk ere bai bere harresietan inkrustatuta.
Arte erlijiosozko eszenatoki honetan, interesgarriak dira oso edertasun handiko geroagoko bi eliza: Manurgako San Martin parrokia da bata; estilo neoklasikokoa dugu berau (XVIII. mendea) eta eraikin polita da. Bertan aipagarrienak erretaula batzuk dira garai hartako irudi eta tailekin osatuta daudenak.
Eta bigarrena, Olanon dagoen San Bartolome parrokia dugu. Eraikin erromaniko honek garai hartako ezaugarriak ditu, baina interes berezia bere erretaula nagusiak damotso. Berau XVI. mendekoa dugu (gotikoa) eta pintura-taulez, ereliebeez eta balore handiko tailez dago osatua.
Ondategiko San Lorenzo parrokia ere ondare benetan zoragarria dugu, bertan alderdi erromaniko bat (eliza eta aurrealdea), XVII. mendekoak diren gurutzadura eta aldareburua konbinatzen dira erretaula nagusi barroko eder batekin eta XIV. mendeko "Andra Mari" bat bere baitan hartzen duen Gure Amaren erretaula batekin.
Bigarren Ingurumen Buletina argitaratu da!
Lehen buletinak oso harrera positiboa izan ondoren, Gorbeialdeko Kuadrillako bigarren ingurumen buletina argitaratu dugu....
GORBEIALDEKO BERTSO-ABENTURA, apirilaren 4tik 6ra Espejon
Gorbeialdeko 2010 eta 2013 urteen artean jaiotako gaztetxoek oporraldian euskaraz jolastu eta bertsoez gozatzeko, inguru...
INGURUMEN BOLETINA ESTREINATUKO DUGU!
2024 urtetik aurrera, Gorbeialdeko Kuadrillak ingurumen-kontzientzia sustatzeko urrats esanguratsua egingo du, bere ingur...