Antolaketa

Kuadrillako organo errektoreak honakoak dira:

  • Kuadrillako Batzarra, Kuadrillaren interesen ordezkaritza-organo gorena da, eta bere eskumenekoak diren gaien gaineko erabakiak hartzen ditu.

    Kuadrillako batzarra osatzen duten batzarkideak, Kuadrillako kide diren udalerrietako Udaletako Osoko Bilkurek izendatzen dituzte, udalbatza osatzen duten zinegotzien artean. Udalerri bakoitzari dagokion batzarkide kopurua, udalerri horretako biztanle-kopuruaren araberakoa da.

     2023-2027 epealdian, 22 batzarkide ditu:

     ARAMAIO (3):

    • Herrarte Arana, Iban (alkatea) - EH-BILDU
    • Moreno Carranza, Jonatan - EAJ-PNV
    • Ramila Gabiria, Libe - EH-BILDU

    ARRATZUA-UBARRUNDIA(3):

    • Antepara Uribe, Mª Blanca (alkatea) - EAJ-PNV
    • Murillo Bartolomé, Fernando - GOAZEN
    • Zengotitabengoa Ruiz de Arkaute, Txetxu - EH-BILDU

     LEGUTIO (5):

    • Bengoa García de Cortazar, Nerea (alkatea) - EAJ-PNV
    • Bengoetxea García, Joseba - EAJ-PNV
    • Gómez de Balugera González, Susana - EH-BILDU
    • Muiños Díaz, Rakel - EH-BILDU
    • Velasco Álvarez, Manuel -PSE-EE

     URKABUSTAIZ (3):

    • Alvarez de Arcaya Fernandez de Landa, Xabier (alkatea) - EH-BILDU
    • Carro Iglesias, Francisco Javier - EAJ-PNV
    • Rodriguez Huidobro, Aitziber - EH-BILDU

    ZIGOITIA (3):

    • Gorbeña Garcia, Javier (alkatea eta Kuadrillako Presidenteordea) - EAJ-PNV
    • Isasmendi Txurruka, Mikel - EH-BILDU
    • Lorza García, Eduardo - EH-BILDU

     ZUIA(5):

    • Barandica Santos, Ander - EAJ-PNV
    • Elorza Bergara, Inma - EH-BILDU
    • Gutierrez Urkiza, Unai (alkatea) - EH-BILDU
    • Otsoa Eribeko Landa, Agustín (Kuadrillako Presidentea) - EH-BILDU
    • Ruiz Otxoa de Eribe, Álvaro - EAJ-PNV
  • Kuadrillako Batzarrak Presidente bat eta Presidenteorde bat aukeratzen ditu batzarkideen artean.

    Kuadrillako Batzarreko Presidentea da batzarraren ordezkari ofiziala. Bilkurak eta Batzordeak deitzen ditu, eta beraietako buru da; zerbitzu eta obrak gainbegiratzen eta sustatzen ditu, eta baita erakundeko langileak ere. Batzar Nagusietako Foru Arauek emandako funtzioak gauzatzen ditu 

    Kuadrillako Batzarreko presidenteordea Presidentearen ordezkoa da, eta bere funtzioak betetzen ditu azken hau falta denean edo funtzio horiek gauzatzea ezinezkoa zaionean. Horrez gain, Presidenteak ematen dion beste edozein funtzio hartuko du bere gain.

    Une honetako legealdian, ondorengoek betetzen dituzte kargu horiek:

    PRESIDENTEA: Agustin Otsoa Eribeko Landa.

    PRESIDENTEORDEA: Javier Gorbeña García.

KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital