IKASI GIRO ONEAN: euskara ikasteko matrikulazio-kanpaina martxan

IKASI GIRO ONEAN: euskara ikasteko matrikulazio-kanpaina martxan

Ikasturte berrirako (2022-2023) matrikulazio kanpaina abian da Gorbeialdeko Kuadrillan. Kuadrillako udaletxe guztietan aurkitu ahal izango duzu informazioa taldeen, ordutegien, dirulaguntzen... gainean.

Ikasturteari urrian emango diogu hasiera eta klaseez gain, hainbat aukera izango dituzu ikasitakoa praktikan jartzeko: mintzalagun taldeak, kultur emanaldiak eta irteerak, besteak beste. Motibazio asko dago euskara ikasteko, baina, guztien gainetik, euskara
ikastera animatzen zaitugu merezi duelako.

Izen ematea irailean zehar egingo da. Udal bakoitzean jaso ahal izango duzu zure udalerriko informazio zehatza. Edozein zalantza izanez gero:

Gorbeialdeko Kuadrillako euskara zerbitzua

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, egin klik hemen, eta deskargatu triptikoa.

KONPROMISOTIK

Agenda

Fundacion Vital