EUSKARALDIA: Txapak non jaso, Gorbeialdean?

EUSKARALDIA: Txapak non jaso, Gorbeialdean?

Azaroaren 20a gero eta gertuago dago. Badator Euskaraldia!!

Gorbeialdeko Kuadrillan, datozen egunetan hasiko da txapa-banaketa. Hona hemen, udalerriz udalerri, banaketa-guneak, egunak eta ordutegiak:

  •  ARAMAIO: Azaroaren 12tik 19ra. Goizez, udaletxean (9:00-14:00) eta arratsaldez liburutegian (17:00-19:30)
  • LEGUTIO: Azaroaren 12tik 19ra. Udaletxean, 7:00-15:00.
  • ARRATZUA-UBARRUNDIA: Azaroaren 16tik 19ra. Sologana Gizarte Etxean, goizez 8:00- 11:00 eta arratsaldez 17:00- 20:30.
  • ZIGOITIA: Azaroaren 16tik 19ra. Zigoitiko gizarte eta kultur zentroan, goizez, 10:00-13:00 eta arratsaldez 16:30-20:00)
  • ZUIA: Azaroaren 16tik 19ra. Goizez, udaletxean (9:00-14:00) eta arratsaldez liburutegian (17:00-19:30).
  • URKABUSTAIZ: Azaroaren 15ean, igandea, 12:00etatik 14:00etara TXAPAK BANATZEKO MAHAIA Izarrako plazan. Ondoren, azaroaren 16tik 19ra, goizez udaletxean (9:00-14:00) eta arratsaldez liburutegian (17:00-20:30).

OHARRAK:

  • Euskal Herriko gainerako udalerrietan txapak non jaso daitezkeen jakin nahi baduzu, Euskaraldiaren webguneko mapan duzu informazio guztia.
  • Txapa jasotzeko izena eman beharra dago, noski (oraindik egin ez baduzu, anima zaitez!!): https://izenematea.euskaraldia.eus/
  • Parte hartzaileek, izena emateko formularioan jarri duten udalerrian jaso beharko dute txapa.
KONPROMISOTIK

Agenda

Fundacion Vital