BETIKOA, GERTUKOA: eskatu euskaraz, eskaini euskaraz!

BETIKOA, GERTUKOA: eskatu euskaraz, eskaini euskaraz!

Gorbeialdeko Kuadrillak bat egin du Eusko Jaurlaritzak abian jarritako BETIKOA, GERTUKOA kanpainarekin. Helburua, tokiko merkataritzan euskararen erabilera sustatzea eta merkatari nahiz bezero euskaldunak aktibatzea da.

Gure denda edo tabernetan maiz entzuten dugu “Jarri betikoa”; konfiantzazko harremana dela adierazten digu esaldi horrek, gertukoa, betikoa… Honela, euskara egunerokotasunean erabiltzeko hizkuntza gisa eta konfiantza sortzeko bide gisa aurkezten du kanpainak, “Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz” lelopean. Mezu hori da, hain zuzen, kanpainaren ardatza.

Kanpainari buruzko informazio gehiago nahi duenak, hemen du eskuragarri:

https://merkataritzaneuskaraz.eus/

Gorbeialdeko Kuadrillan ere, eskatu euskaraz eta eskaini euskaraz!

 

KONPROMISOTIK

Agenda

Fundacion Vital