Antolakuntza administratiboa

Euskal lurraldeek mendeetan zehar foruetan jasota dauden antolakuntza eta administrazio sistema propioak izan dituzte. Arabak lurralde antolakuntza sistema bitxia du joan den XVI. mende hasieraz geroztik. Nolanahi ere, beronen izpiritu eta esanahiak, nahiz eta aldaketa asko jasan dituen, gaur egunera arte bizirik iraun du.

Arabako foru sistema

Aipatu sistema kuadrilla edo taldeetan oinarritzen da. Kuadrillak, apur bat gorabehera esanda, beste toki askotan eskualdetzat jotzen ditugun horiek izango genituzke. Kuadrilla organo instituzionala dugu eta bere helburua eskualde bakoitzaren interesak jaso eta ordezkatzean datza, bai antolakuntza aldetik, bai zerbitzugintza ikuspegitik ere. Bere organo kudeatzaileak presidentea eta Kuadrillako Junta ditugu.

Kuadrillen gaur egungo lurralde-egituraketa 1983koa dugu. Hori horrela, Arabako Lurralde Historikoan 7 kuadrilla bereizten dira: Agurain, Aiara, Añana, Biasteri-Errioxa Arabarra, Gasteiz, Kanpezo-Arabako mendialdea eta Zuia. Kuadrillak Azaroaren 20ko 63/1989 Foru-Araudiaren arabera antolatzen dira.

Arabako Kuadrilla

Kuadrilla bakoitzak udalerri edo udal batzuk barrusartzen ditu, eta, aldi berean, hauek gauzatu egiten dituzte beraien aginpideak, esaterako, zerga bilketa, arautegi orokorra, zerbitzugintza, maila jasoagoko entitateekiko harremanak, lanen burutzea eta abar. Gorbeialdeko Kuadrilla Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiako udalerriek osatzen dute.

Kuadrillako organo kudeatzaileen hautaketa lau urtero eta udal hauteskundeen oste-ostetxoan egiten da, Udalerri bakoitzaren udal hautesleen artean Kuadrillako presidentea eta Kuadrillako Junta osatuko duten kideak hautatuko direlarik.

Toki administrazioaren azkeneko mailan Junta Administratibo edo Kontzejuak dira. Hauek eskuduntza administratibo propioak dituzte, bai eta erabilera komuneko ondasunak ere, eta berauek maila jasoagoko erakundeen parte hartzerik gabe administratzen dituzte. Juntaburu batek ordezkatzen ditu (Alkatea) eta, oro har, auzokide guztiek erabil ditzaketen kontzejuak osatzen dituzte, bertan herri bakoitzaren gorabeherez eztabaidatzen dutelarik. Herri handienetan bakarrik izaten da kontzeju itxia, Juntaburu batekin eta bere ordezkariekin. Entitate administratibo hau oso baloratua dago tokiko biztanleriaren aldetik, izan ere, hurrekoena eta parte hartzeko aukera gehien eskaintzen dituena baita.

KONPROMISOTIK

Agenda

Albisteak

Fundacion Vital